Faktoria
Kruxita Etxabe, lekukoa
"Alemaniarrek eskatu dute barkamena; Francok eta haren ondorengoek, ez. Eta nik entzun beharra daukat"
P.G. | EITb Media
Zazpi urte zituen Kruxitak naziek Gernika bonbardatu zutenean. Bertatik bertara bizi izan zuen, zulo batean gordeta. "Faktoria" saioan kontatu digu orduan bizitakoak iltzatuta gelditu zaizkiola, barru-barruan sartuta. Eta salatu du Espainiaren aldetik inork ez duela barkamenik eskatu orain arte.
-
Kruxita Etxabe Garro
16:58 min
Pasarte hunkigarriak utzi dizkigu Kruxita Etxabek Gernikatik zuzenan egin dugun "Faktoria"n, bonbardaketaren bizipenei buruz: "Sua ikusten genuen Lumotik, ez nekien aita eta ama non zeuden....Lumotik Gernikara itzuli ginenean amak esaten zuen, giltzak poltsikoan eta etxerik ez, giltzak poltsikoan eta etxerik ez". Eta beste honokoa ere bai: "Gernikan kasik dena erre zen, hiruzpalau etxe gelditu ziren ...Jendea galdezka zebilen, ikusi al duzu nire ama, nire neba?...hori gelditu zait neri, ezin dot ahaztu. Barrendik sartuta dekot....".
Kontatu digu Kruxitak bazebilela kontua herriaren kontra joko ote zuten, eraso egingo ote zioten Gernikari. Nork egin zuen eraso galdetuta, ez du zalantzarik: "Nor izango zen ba? Franco!", eta barkamena eskaria oraindik ere zorretan dagoela erantsi du: "Alemaniarrek eskatu zuten barkamena, baina Francok eta haren ondorengoek, ez. Eta nik behar det entzun. Claro que sí!".
Ukrainako gerraz ere mintzatu zaigu, Gernikan bizi zutena buruan eta aldi berean krainan gertatzen ari dena jarraitzen. Han gertatzen ari dena ikustean hunkitu egiten dela esan digu eta askotan begirada kendu behar izaten duela. "Pena handia ematen dit hura ikustean..... Hangoei esan behar zaie urtengo direla aurrera, ez ikaratzeko baina ez ikasratzea inposiblea da....".