Faktoria
Hauteskundeak Ipar Irlandan
Ipar Irlanda: olatu errepublikanoa, Bobby Sandsen heriotzaren urteurrenean
Mikel Rotaetxe | EITb Media
Sinn Fein garaipen historikoa lortzetik gertu da Ipar Irlandan eta, lehen aldiz, Erresuma Batuan geratzearen aldekoak gutxiengoan gera litezke. Ane Roteta eta Mikel Reparazekin neurtu ditugu Ipar Irlandarko klima politikoa eta etorkizuneko bideak.
-
Michelle O'Neill, Sinn Feinen hautagaia
14:59 min
1981eko maiatzaren 5ean hil zen gose grebaz Bobby Sands, eta IRAko preso eta Sinn Feineko diputatuaren heriotzak mugarria jarri zuen Ipar Irlandako gatazakaren bilakaeran. 41 urte igaro ira geroztik eta, urteurrenean, errepublikanismoa nagusitu daiteke, historian lehen aldiz, Belfasteko parlamentuan. Sinn Fein da Stortmonterako hauteskundeetarako faborito eta Michelle O'Neill buruzagia, lehen ministro izateko aukera gehien duen hautagaia.
Belfasten da Ane Roteta EITBren bidali bereziak marraztu du 2022ko Ipar Irlandaren mapa politikoa. Errepublikanoak lehen postuan ageri dira, Alliance Party moderatu eta ez-sektarioa bigarren eta unionistak hirugaren. Unionistentzat, Sinn Feinen garaipena "sinbolikoki eta moralki gogorra" litzatekeela esan du Mikel Reparaz ETBren nazioarteko arloburuak: "Unionistak hegemoniko izan dira Ipar Irlandan eta, lehen aldiz, Erresuma Batuan geratzearen aldekoak gutxiengo lirateke Asanbladan".
"Ez dago argi DUPk Sinn Feinen hautagaia babestuko duenik lehen ministro izateko", erantsi du Rotetak, "horretara behartuta dago berez, baina ez du argitu O'Neill babestuko ote lukeen, eta blokeoa etor liteke". Errepublikanismoa nagusitu arren, berehalakoan ez da espero Irlanda atzera elkartzeko erreferendumik. Roteta: "Agenda soziala lehenetsi du Sinn Feinek eta 10 urteko epea jarri du galdeketa egiteko".