Itxi

Faktoria

Sexu erasoak

Nora Arbelbide: "PPDAk, bere boteretik eta inpunitatetik, haragi puska bat bezala ikusten gaitu emakumeak"

Jone LArrañaga | EITb Media

Frantziako telebistako kazetari izarraren kontrako sexu erasoak salatu dituzten 20 emakume batu ditu Mediapart agerkariak. Horietako bat da Nora Arbelbide.

  • Nora Arbelbide kazetaria

    Nora Arbelbide kazetaria

    8:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Publlikoan eta denek batera lehen aldiz salatuko dute gaur 20 emakumek Patrick Poivre d'Arvoir-ek sexu erasoak egin zizkiela. 74 urte ditu egun PPDAk. Hala da ezagun Frantzian. Idazlea eta, batez ere, telebista izarra da, TF1eko iluntzetako albistegietako aurkezle izandakoa urte luzez.  Orain urtebete jakin genuen Florence Porcel kazetariak bortxaketa salaketa jarri zuela haren kontra. Eta katean-katean etorri ziren gero salaketak.

Emakume horietako 20k euren testigantza emango dute gaur kameraren aurrean. Zortzik salatu dituzte bortxaketak; horietako bik, adin txikiko zirela jasandakoak; sexu erasoak eta jazarpenak dira beste 12. Horietako bat Nora Arbelbidek salatutakoa. Saioa grabatu biharamonean oraindik barrua "nahastuta" mintzatu da: "PPDAk bere boteretik eta bere inpunitatetik haragi puska bat bezala ikusten gaitu emakumeak".