Faktoria
Aita Santuarekin audientzia
Ibon Perez: "Negar batean hasi gara Francisco Aita Santuari Albertoren margolana ematean"
Ane Albisu | EITb Media
Alberto Lopez margolari lekeitiarrak egindako Aita Santuaren erretratoa emateko audientzia lortuta, gaur izan dira Erroman margolariaren senideak eta Ibon Perez kazetaria. Albertori hitz eman zion Ibonek lortuko zuela aurrez aurre margolana ematea, eta Alberto hil ondoren gertatu da une hunkigarria.
-
Albero Lopez Brasaolak egindako Aita Santuaren erretratoa
8:26 min
Alberto Lopez Brasaola margolari lekeitiarrak bihotzeko aldizkari batean ikusitako Aita Santuaren argazkitik egin zuen erretratua. Ibon Perez kazetari eta hurbileko adiskideak agindu zion margolana Aita Santuari aurrez aurre emateko audientzia lortuko zuela.
Ezezkoak jaso ondoren, Twitter-en txio bat jarri eta handik lortu du azkenean audientzia. Alberto martxoan hil zen eta senideak eta kazetaria gaur izan dira Aita Santuarekin. Une hunkigarri horren kontakizuna egin digu "Faktoria" saioan Ibon Perez kazetariak Vatikanotik bertatik.