Faktoria
Seaskako bozeramalea
Elorri Falxa: "Hezkuntza ministroaren erantzun bat lortu arte hemen egoteko ideia dugu"
P.G. | EITb Media
Seaskako ikasleak, gurasoak eta irakasleak Frantziako Akademia Ikuskaritzaren egoitzan daude atzoz geroztik, azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko.
-
Frantziako Akademia Ikuskaritzaren Baionako egoitza okupatu du SEASKAk.
2:47 min
Gaua ondo igaro dutela jakinarazi du Elorri Falxa Seaskako bozeramaleak "Faktoria"n, eta egunak zer dakarren ikusteko esperoan daudela. Frantziako Hezkuntza ministroarekin hitz egin nahi dutela berretsi du eta "bere zain daudela".
Gogor salatu du Frantziako Akademia Ikuskaritzaren egoitza okupatzeari ekin ziotenean Poliziak emandako erantzun bortitza, eta aldarrikapen baketsua egiteko eskubidea defendatu du: "Ikasle, guraso eta irakasleak gara. Gure aldarrikapena da azterketak euskaraz egin ahal izatea. Poliziaren erantzuna desproportzionatua izan da erabat".
Eskertu du hainbat hautetsik erakutsitako elkartasuna, "elkargoaren babes ofizialik oraino ez baina hautetsi gehiago hurbiltzea espero dugu, sosteguna dugu eta gure helburuak lortu arte egongo gara".