Itxi

Faktoria

Nafarroan suteak

Etxetxikia, EHNE:"Egun bero eta haizetsuetan lanari utzi beharko zaio, baina mendiak ere garbitu behar dira"

P.G. | eitb mEDIA

Nafarroako EHNEko koordinatzailearen hitzetan, "beste modu batera lan egitera ohitu beharko dugu, hain egun bero eta haizetsuetan neurri batzuk hartu beharko dira". Bestalde, gaineratu duenez, "mendietan sastrakak kentzen eta garbitzen lan handia dago egiteko".

  • Felipe Etxetxikia: "Mendiak oso zikinak daude".

    Felipe Etxetxikia: "Mendiak oso zikinak daude".

    6:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Felipe Etxetxikia Nafarroako EHNEko koordinatzaileak Nafarroa erdialdeko nekazariak suteei aurre egiteko egiten ari diren lan eskerga azpimarratu du "Faktorian": "Traktoreekin, zisternekin, jo eta ke daramatzate bi egun etengabe lanean, batzuk suhiltzaileekin koordinatuta, beste batzuk beren kasa. Su-ebakiak zabaldu dit0zute garia eta uzta biltzeko dagoen lekuetan, eta horri esker lortu dute suari eustea; baina leku malkartsuetan sartzea oso zaila denez, leku horietan suari eraso egitea oso zaila da, hektarea asko erre dira... Iritsi ezinik dabiltza".

Etxetxikiak onartu du uzta biltzeko makinekin lanean zebiltzanean sortutako txinpartaren bat egon litekeela piztutako suteren baten jatorrian: "Urtero gertatzen dira horrelakoak... Lan egiteko erak aldatu beharko ditugu, hain egun bero eta haizetsuetan lan egiteari utzi. Zaila da aurre egitea, baina gutxieneko neurri batzuk hartu beharko dira, beste modu batera lan egitera ohitu beharko dugu".

Baina horrez aparte salatu du mendiak garbitzen lan handia dagoela egiteko: "Uztak biltzeko debekuak ezarri beharko dira zenbait unetan baina mendiaetan lan handia dago egiteko, oso zikinak dauaden eta herritaraino sartzen dira,sastrakak kendu egin behar dira. Azkeneko 15-20 urtean 400 mila ardi gutxiago daude Nafarroan, atera kontuak".

Klima aldaketaren adierazletzat ere jo du beroaldia, eta ohartarazi du, zoritxarrez, gertatutakoa ez dela aurtengo kontua bakarrik izango.