Itxi

Faktoria

Patxiku Irisarri, EHNE

"Gobernua prestatzen ari den foru aginduan debekuak bakarrik jasotzen dira;hitz erdirik ere ez prebentzioaz"

P.G. | EITB MEDIA

Nafarroako EHNEko idazkari nagusiak onartu du "aurrerantzean bertze modu batera begiratu beharko zaiela datozen aste eta hilebetetan gertatu ahal diren suteei". Nekazaritza lanak noiz debekatu zehazteaz gain, suteak gertatu ez daitezen aurretiko neurriak eskatu ditu.

  • Suteei aurre egiteko foru dekretua prestatzen ari da Nafarroako gobernua.

    Suteei aurre egiteko foru dekretua prestatzen ari da Nafarroako gobernua.

    5:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Patxiu Irisarri Nafarroako EHNEko idazkari nagusiak jakitera eman duenez, Foru gobernua prestatzen ari den dekretuaren arabera, AEMETek abixu horia eman orduko ezarriko da nekazal lanak egiteko debekua,. EHNE ez dago ordea ados: "36 gradutik gora ezin izanen genuke uzta bildu eta gu ez gaude horrekin ados. Abixu laranjarekin bai, 39 gradutik gora. AEMETek berak dio hortik gora eguneroko lanetan izaten ahal duela eragina beroak ta uzta biltzea eguneroko lana denez, hortxe jarriko genuke guk muga".

Irisarriren hitzetan, debekuak beharko dira baina prebentzioan ez da behar adina arreta jartzen suteei aurre egiteko: "lan handia dago egiteko eta inbertsioak behar dira, esate batera mendiak garbitzeko, oso zikinak daude".  Uholde plana egiten diren modua, sute plana egiteko ere eskatu du, boluntarioek eta nekazariek, modu bateratuan  lan egin dezaten: "azkeneko suteek erakutsi dute zer lan egin duten bere herriak defendatzen. Hori idatzita eta koordinatuta badago, zer egin behar dugun hobeto jakingo dugu, ezta?".

Inbertsioak ere eskatu ditu ikerketarako,  adibidez kosetxadora batek atzetik sua duenean itzalketa sistemaren bat asmatzeko eta herriak babesteko, herrien inguruan eraztun berdeak sortzea.

Kalteak zenbatzen hasita dauden arren, zenbaki bat emateko oraindik goizegi dela gaineratu du Patxiku Irisarrik.