Faktoria
Sukaldean
Anne Otegiren errezeta: hegaluzea ogi-luzean
Garazi Urdanpilleta | EITB Media
Osoa Sukaldaritza eta Ikaskuntzako irakasleak osasungarri jateko oinarriak jarri dizkigu, eta garaiko produktuekin egiteko errezeta erraz eta goxoa proposatu.
-
Hegaluzea
14:29 min
Anne Otegi Osoa Sukaldaritza eta Ikaskuntzako irakaslea da, eta, astero, errezeta goxo eta osasungarriak ekarriko dizkigu udako "Faktoria" magazinera. Gaurkoan, hegaluzearekin eta garaiko barazkiekin tosta bat nola prestatu azaldu digu.
Osagaiak: Hegaluzea,tipulina, piper berdea edo Ibarrako piperrak, letxua, tomatea, azenarioa, kuiatxoa, ogia, oliba olio birjina eta sagar-ozpina.
Errezeta:
-Hegaluzea hartu eta 2 minutuz egosi.
-Ondoren, gainean jarri tipulina, piper berdea edo Ibarrako piperrak julianan moztuta (gordinean) eta oliozpindu oliba olio birjinarekin eta sagar ozpin goxo batekin. Nahi izatera, tupper batean gorde estalita eta 5 egunez iraungo ditu.
-Ogi goxo baten xerra bat hartu, eta gainean jarri letxua, tomatea, azenarioa eta kuiatxo xafla finak. Ondoren, gainean jarriko diogu hegaluze, tipulin eta piper oliozpindu nahasketa.