Itxi

Faktoria

Turismoa

Asier Pereda, Aparture apartamentu turistikoen elkarteko zuzendaria: 'turismoa bere onera etortzen ari da'

Oihane Yustos | EITb Media

Turismoaz EITB DATAk egin duen ikerketari buruzko iritzia utzi dute "Faktoria"n Joseba Goirigolzarri Destino Bilbao Hotelen elkarteko presidenteak eta Asier Pereda Euskadiko Aparture apartamentu turistikoen elkarteko arduradunak.

  • Turismoa, EITB DATA

    Turismoa, EITB DATA

    8:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Datuek esaten dutena berretetsi du sektoreak. "Turismoa bere onera etortzen ari da eta atzerritarrak gurera bueltatzen ari dira". Asier Pereda Aparture, Euskadiko apartamentu turistikoen elkarteko presidentearen hitzak dira. Udarari oso baikor begiratzen diote Bilboko hotelek elkartetik, Destino Bilbaotik. "% 80ko okupazioan gaude, uztaila eta abuztua ondo ikusten ditugu, baina gogoratu behar dugu urteko lehen hiru hilabeteak historiako txarrenak izan direla", esan du "Faktoria"n Joseba Goirigolzarrik, elkarteko arduradunak. Urtea orekatu nahi dute, udarako kopuru onekin baina, okupazioari baino, hotel-gelen prezioari begiratzen diote eta "prezioa altxatzea lortu dugu", aitortu du Goirigolzarrik.

Apartamentu turistikoetan batez ere atzerritik etorritako bezeroak dituzte eta horien artean, estatubatuarrak. "%30 dira Estatu Batuarrak, %14 britaniarrak, ondoren datoz alemaniarrak, frantzesak eta australiarrak. Atzerritarrak % 70 baino gehiago dira". Prezioak ere gora egin du apartamentuetan eta egonaldiak luzatu dira, "6tik gora egun ematen dituzte gurean", azpimarratu du. Peredaren hitzetan, "orain dugun turismo eredua oso onuragarria da".