Ekonomia -

EITB DATA

Euskadira etortzen diren turisten erradiografia

Atzerritik etortzen diren bisitarien jatorriari erreparatuta, Estatu Batuak agertzen dira hirugarren postuan, bai EAEn, baita Nafarroan ere. Halere, gurera etortzen diren 10 turistetatik sei beste autonomia erkidegoetatik datoz.

Pandemiak ez du turismoaren jatorria aldatu Euskadin, bai, ordea, Nafarroan. Irudia: EITB MEDIA
Pandemiak ez du turismoaren jatorria aldatu Euskadin, bai, ordea, Nafarroan
Pandemiak ez du turismoaren jatorria aldatu Euskadin, bai, ordea, Nafarroan. Irudia: EITB MEDIA

I.G. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hegoaldera bisitatzera datozen turisten % 60 inguru Estatuko beste autonomia erkidegoetatik datoz, logikoa denez, hori da egun batzuk oporretan pasatzeko gure parajeak aukeratzen dituzten bidaiarien jatorri nagusia. Beste datu bat, pandemiak ez du turismoaren jatorria aldatu Euskadin, bai, ordea, Nafarroan, turista atzerritarren proportzioa igo egin baita urtea hasi zenetik.

Hala ondoriozta daiteke EITB DATAk turismoaren sektorearen inguruan egin duen, eta gaur EITBk bere hedabide guztietan argitaratu duen, azken ikerketa begiratuta.

Baina begirada atzerritik datozen % 40 horretan jarrita, ikus dezakegu gehien gehienak Frantziatik etorritakoak direla, bai Euskadiren kasuan (% 21), baita Nafarroako kasuan ere (% 26). Hemendik aurrera, aldiz, bi datu bitxi ageri zaizkigu, batetik, AEB dela hirugarren postuan kokatzen den herrialdea. Bestetik, bigarren eta laugarren postuan Alemania eta Amerikako gainerako herrialdeak daudela.

Erresuma Batua, Euskadi eta Nafarroako zenbait interes-gunetan egon daitekeen pertzepzioa gorabehera, bosgarren herrialdea da atzerritik etorritako bisitarien zerrendan. Halere, turisten jatorri nagusia da Espainian (ezin dugu ahaztu turismo eskaintza handiena dutenak Balearrak, Kanariak eta Katalunia direla, hots, hondartzek erakarritako turismoa).

Hain zuzen ere, Estatuko turismoaren azterketa eginez gero, ikus daiteke gurean baino orekatuago dagoela, ia erdia egoiliarrek egindako joan-etorriek eraginda dago, eta beste erdia atzerritarrek. Erresuma Batua, Alemania, Frantzia, Amerikako gainerako herrialdeak eta Estatu Batuak dira jatorrizko herrialde nagusiak, eta modu beretsuan mantendu dira pandemia aurretik eta pandemiaren ostean.

OHARRA: datuok ateratzeko honako hauek aintzat hartu dira: turismo-jarduera hoteletan, apartamentu turistikoetan, landa-turismoko ostatuetan, aterpetxeetan eta kanpinetan (Nafarroan, urtarrileko eta apirileko kanpinen datuak estimatu dira). Iturria: EIN

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Turismoa Euskadi Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia argazkiak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak EITB Data