Faktoria
Jatorri ezezaguneko hepatitisa
Ruben Garcia, Pediatria elkartea: "Jatorri ezezaguneko hepatitis kasu gehienak onberak ari dira izaten"
Munduko Osasun Erakundeak alerta ezarri zuenetik 500 hepatitis kasutik gora izan dira Europan. Espainiar Estatuan, 46. Horien artetik bi ume hil egin dira gibel transplanteari ezin aurre eginda. Euskal Herriko profesionalak alertan daude baina ez dute, oraingoz, kasurik atzeman.
-
Zientzialaria, laborategian. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
5:08 min
Jatorri ezezaguneko hepatitisak jota bi adin txikiko hil dira Espainian, Osasun Ministerioak jakitera eman duenez. Denera 46 kasu atzeman dituzte espainiar Estatuan, eta Hego Euskal Herriari dagokionez, bat ere ez oraingoz. Ruben Garcia Lehen Arretako Pediatren Euskal Elkarteko presidenteak "Faktoria"n adierazi duenez, alerta dauden hemengo profesionalak, kasu susmagarririk agertuko balitz ere.
Joan den apirilean Eskozian 10 kasu larri atzeman ondoren ezarri zuen alerta Munduko Osasun Erakundeak. Geroztik, Europan 500 kasutik gora zenbatu dituzte, erdiak baino gehiago Erresuma Batuan bertan. Espainiako Osasun Larrialdi eta Alerta Koordinaziorako Zentroak ostegun honetan zabaldu du gaitzak Estatuan ez duela aparteko inzidentziarik izan, aurreko bost urteetako datuekin alderatuta. Lehen Arretako Pediatren Elkarteko presidenteak ere lasaitasunerako deia egin du. Azaldu du "gehienetan onbera" izaten dela eta oso kasu larrietan bakarrik behar izan direla gibel transplanteak.
Oraindik ez dago argi zein den gaitzaren jatorria. Ikerketak aipatuta, Garcia doktoreak esan duenez, adenobirusak eragindako infekzioa dago kasu gehienen jatorrian baina ez denetan. Kanpoko eragileek eta haurren egoera subjetiboak ere eragina izan dutela pentsatzen da eta "nahiko sintoma zehazgabeak eta arinekin agertzen da: gastroenteritisa, gorakoa, beherakoa eta ez beti, hikterizia".