Itxi

Faktoria

Sukaldean

Anne Otegiren errezetak: patata tortilla, txitxirio entsalada greziarra eta barazki patea

Garazi Urdanpilleta | EITb Media

Iragan astean egindako batch cooking saioaren ostean, hozkailuan genituen jakiekin hainbat errezeta prestatu ditu Osoa Sukaldaritza & Ikaskuntzako Anne Otegik.

  • Barazki erreak

    Barazki erreak

    14:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Batch cooking saioa egin genuen "Faktoria" magazinean iragan atean Osoa Sukaldaritza & Ikaskuntzako Anne Otegirekin. Gaurkoan, hozkailuan prest genituen elikagaiekin hainbat errezeta egiteko proposamena egin digu:

-Azal eta guzti egositako patatekin, patata tortilla: Patatak zuritu eta txikitu. Tipula erregosi, eta bertara bota patata. Ondoren, arrautzarekin nahasi eta torilla egin.

-Txitxirio egosiekin, entsalada greziarra: txitxirio egosiak, tomate freskoa, artoa, kuia eta azenario errea eta eremolatxa. Saltsa egiteko, pepinoa birrindu, eta nahasi jogurt natural azukrerik gabea, limoia eta gatza (aukeran, piper hautsa edo perrexila, adibidez).

-Barazki erreekin, pate begetala:  Piper gorri erreak, hur eskukada bat eta baratxuria birrindu ur pixka batekin. Bota gatza eta olio pittin bat.