Itxi

Faktoria

Euskadiko PP

Carlos Iturgaiz: "EAJri dagokio Feijoori deitzea"

Ane Zuazubiskar | EiTB Media

Alderdi popularra EAJrekin hitz egiteko prest dagoela dio Carlos Iturgaiz Euskadiko PPren idazkari nagusiak, baina hitzordua egiteko urratsa ematea EAJri dagokiola azaldu du Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan.

  • Carlos Iturgaiz

    Carlos Iturgaiz

    22:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Politika orokorreko bilkuraren atariko, Carlos Iturgaiz Euskadiko PPren idazkari nagusiak Euskadi Irratiko "Faktoria"n azaldu du "legealdi hasieratik" Eusko Jaurlaritzari "laguntza" emateko prest agertu direla baina Jaurlaritza izan dela "beste laguntza batzuk nahiago" izan dituena, akordioak "EH Bildurekin eginda". Iturgaiz kexu azaldu da, azken aurrekontuei "1.500 zuzenketa" aurkeztu zizkielako alderdi popularrak, eta bakarra ere ez zutelako babestu Jaurlaritza osatzen duten alderdiek.

Espainiako politikari begira, Alberto Nuñez Feijoo alderdiaren buru denetik "ikuspegia aldatu" dela uste du. Alderdien arteko elkarrizketei dagokionez, azaldu du PP "EAJrekin berriro ere biltzeko prest" dagoela, baina EAJk deitu behar diola PPri.