Faktoria
Munduaren akabera
Munduaren akabera (III): energia krisia eta autokontsumoa
Mikel Rotaetxe | EITb Media
Energia trantsizio betean lehertu den krisiari heldu diogu Faktoriako 'Munduaren akabera' tartean. Krisiak agerian utzi dituen hutsune eta kontraesanak aztertu ditugu, eta Orexako energia komunitatera jo dugu, txikitik sustatzen ari diren eredu alternatiboen bila.
-
Panel fotovoltaikoak Bernedon
35:10 min
Petrolioak, ikatzak eta gasak 200 urtez mugitu dute mundua, baina XXI. mendeak aurrera egitearekin batera utzi behar lukete motore ekonomiko izateari. Trantsizio betean gaudenean, baina, krisia lehertu eta errezeta zaharretara jo dugu: Uztargarria da energia berriztagarriak sustatu eta, era berean, ikatz-meategiak berraktibatzea? Posible da trantsizio justua botere kontzentrazioa berrikusi gabe? Eta bada bide alternatiborik?
Gakoak eman dizkigute Ibone Ametzaga Arregi EHUko Ekologia saileko irakasle agregatu eta UNESCO katedrako koordinatzaile nagusiak, Garbiñe Manterola Agirrezabalaga BRTA Basque Research & Technology Alliance partzuergoko transferentzia-arduradunak, eta Hannot Rodriguez filosofia doktore eta EHUko irakasleak. Orexako energia-komunitateaz aritu zaigu, bestalde, Eneko Maioz kooperatibako presidentea, eta eguzki plaken sektorean bizi duten hazkundeaz, Josu Salazar Ekidomeko zuzendaria.