Itxi

Faktoria

Oinetakoak

Mari Karmen Insausti: "Arizmendi bat ixteak ematen dit minik handiena"

Ane Albisu | EITb Media

Mari Karmen Insaustik 86 urte ditu eta oraindik bera da Ordiziako Arizmendi oinetakodendaren arduraduna. 64 urte daramatza bertan eta penaz bada ere, aurten itxi eta uzteko asmoa du.

  • Mari Karmen Insausti Arizmendi oinetakodendan

    Mari Karmen Insausti Arizmendi oinetakodendan

    13:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mari Karmen Insausti-ren Ordiziako Arizmendi oinetakodendara hurbildu da gaur "Faktoria". Zaldibian jaio zen Mari Karmen, hamar senidetatik zaharrena zen bera eta irakasle izateko ilusioa zuen arren, ezinezkoa izan zuen, horretarako herritik alde egin behar zuelako. Ordiziara joan zen lanera, ume zain eta tabernari ibili zen besteak beste eta gero senarrarekin Arizmendi oinetakodendari heldu zion. Bertan jarraitzen du oraindik, 86 urte dituen arren, baina aurtengoarekin bukatzeko asmoa du. Pena ikaragarria ematen dio eta itxi ondoren egun batzutan etxetik ezingo duela irten esan digu. Bereziki Arizmendi bat isteak ematen dio mina.

Kontatu digu nola aritzen zen senarra oinetakoak egiten eta konpontzen. Orduan oinetakoei bizia asko luza arazten genien konponduz. Ikusgai jarrita ditu senarrak egindako mendiko botak eta rafiazko oinetakoak. Eta orain saldu, batez ere etxeko zapatillak eta alpargatak.

Gazteleraz ondo ez egiteagatik jasotzen zituzten irainak ere aipatu dizkigu eta horregatik, ondo ikasteagatik, gazteleraz hitz egiteko zaletasun handia zutela ere bai. Agurtu aurretik eskerrak eman nahi izan dizkie bezero guztiei eta bereziki Ordiziako Urdaneta kaleari, "munduko kalerik onenari".