Itxi

Faktoria

Memoriaren eguna

Ainara Hernandez: "Askotan entzun dugu albo-kalte bat izan zela nire aitaren heriotza. Baina mina bera da"

Jone LArrañaga | EITb Media

Bere aita ehizerako eskopetako lizentzia ateratzera joana zen ETAk Leitzako koartelari eraso egin zionean. Bertan hil zen.

  • Ainara Hernandez, Iñaki Guridirekin solasean, Leitzako herri-kaskoa atzean dutela

    Ainara Hernandez, Iñaki Guridirekin solasean, Leitzako herri-kaskoa atzean dutela

    24:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Amaren bitartez eraiki du Ainara Hernandezek aitaren memoria. 3 urte zituen ETAk Leitzako koartelaren kontra granadaz eta tiroz eraso egin zuenean. Han bertan hil zen aita. Koartelera joana zen, bere urtetan amak ehizerako oparitutako eskopetaren lizentzia arautzera. Albo-kaltea.

Askotan entzun du definizio hori Ainarak, eta horrek ematen dio mina, oinazea ber-bera delako. 

Etxe barruan eraikitako memoria orain ari da bozgoraz kontatzen. Kosta egiten zaio bere burua biktimatzat ikustea, eta ez du politikarekin nahastu nahi bere kontakizuna.

Eskoletan ari da Nafarroako Gobernuak bideratutako 'Eskutik' programaren bitartez testigantza ematen. Batez ere azpimarratzen du, bertan, mina eragiten zaion pertsona horri ezezik, inguruan sortzen duela sufrimendua. Gogorra izan da euren etxekoa. 3, 2 eta urte beteko seme-alabekin geratu zen ama eta beharra handia zen. Leitzako herriak babestu zuela sentitu zuten orduan; baina, gaur, korapilo bat badela iradokitzen du. Leitzako eskolara berea kontatzera etorriko ote litzatekeen galdetuta, zera erantzun du: "Zaila da; zaila litzateke, hasteko, niretzat. Eta herriaren aldetik, ere bai, pentsatzen dut".