Itxi

Faktoria

Korrikalari beteranoa

Irene Sarrionandia: "Ondo nabil. Agian ez dut Andutz ordubetean igoko, baina igoko dut"

MIkel Rotaetxe | EITb Media

74 urte betetzear da Irene Sarrionandia eta mende erdia dabil batetik bestera korrika; errepidean lehenbizi eta mendian gero. Deba inguruan entrenamendu-saioa egin dugu harekin eta luze hitz egin dugu, egunerokoaz, korrikaz, bizitzaz eta adinean aurrera egiteaz.

  • Irene Sarrionandia

    Irene Sarrionandia

    13:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lagun talde batekin Lasao inguruan korrikaldi txikia egin zuenetik ez da geratu Irene Sarrionandia. Errepidean egin zituen lehen urteak, baina mendian aurkitu du korrikarako pistarik kuttunena. Atzean utzi ditu hamaika Zegama-Aizkorri eta hamasei Camille Extreme, baina korrika segitzen du. Deba inguruan egin diogu elkarrizketa, harekin batera entrenatzen dugun bitartean.

Astean hiru bat aldiz entrenatzen duela kontatu digu eta baraurik egiten duela korrika. "Abiadura galdu dut adinean aurrera egitearekin batera", esan digu, "eta agian ez dut Andutz mendia ordubetean igoko, baina igoko dut, ez baitut erresistentziarik galdu". Korrika egiten dugun bitartean azaldu dizkigu, korrika emandako lehen pausuak, emakume korrikalari izateak dakartzanak, Pirinioekiko pasioa eta bilobekiko maitasuna.