Itxi

Faktoria

Addilan

Amagoia Paskual: "Hegazkinaren motorra eta hegoa lotzeko pieza eraman dugu, adibidez, Formnext azokara"

Ane Albisu | EITB Media

Frankfurten egiten da fabrikazio aditiboaren alorreko munduko azokarik garrantzitsuena, Formnext. Bertan izan da Amagoia Pascual, Durangoko Addilan enpresaren burua. Azokari buruz, sektoreaz eta Addilan enpresari buruz aritu zaigu Faktorian.

  • Amagoia Paskual Eiguren

    Amagoia Paskual Eiguren

    18:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Durangoko ADDILAN enpresa 2017 an sortu zuten, Maher Holding eta Ona Electroerosion makina erremintaren alorreko bi talderen elkarlanetik. Amagoia Paskual Eiguren da enpresaren burua. Aurrez Maher Holding-eko negozio berrien arduradun izandakoa.

Fabrikazio eransgarri, gehigarri edo aditiboaren alorreko munduko azokarik garrantzitsuenean, Formnext azokan izan da Frankfurt-en. Hara eraman dituzten piezen berri eman digu eta horietako bat pieza "oso kritikoa", hegazkinaren motorra eta hegoa lotzen dituen pieza.

Fabrikazio aditiboa hazi eta hazi ari den alorra dela adierazi digu Paskual-ek, Waam teknologia erabiltzen dute eta aukera asko ematen dituen fabrikazio moeta da.

Duela gutxi Begoñazpi ikastetxeak eman dion Gazte Role sariaz ere aritu zaigu. Oso hunkigarria eta garrantzitsua izan dela esan digu,  Daniel Innerarity-ren parean bera ere saritzea.