Faktoria
ELKARRIZKETA FAKTORIAN
Roberto Uriarte: “Bloke progresistaren batasuna behar dugu PPren diskurtsoari aurre egiteko”
EITB MEDIA
Unidas Podemoseko diputatuak PPren jarrera kritikatu du Euskadi Irratiko Faktoria saioan, Auzitegi Konstituzionalaren auziaren harira. Bere arabera, popularrek "erakunde demokratikoak" desgastatzeko estrategia jarraitzen dute, eta horri aurre egiteko bloke progesistaren batasuna beharrezkoa da.
-
Roberto Uriarte.
25:43 min
Roberto Uriarte Unidas Podemoseko diputatuak momentu "oso larria eta tristea" izaten ari dela adierazi du Euskadi Irratiko Faktoria saioan, Auzitegi Konstituzionalaren auziaren harira. "Zuzenbideko estatuan sinisten dugunentzako egun ilunak dira", adierazi du.
Era berean, gogor kritikatu du PPren jarrera. Azaldu duenez, Alderdi Popularrak erakunde demokratikoak desgastatzeko estrategia bat jarraitzen du, eta horri aurre egiteko ez da nahikoa PSOE eta Podemosek bat egitea. Legealdiari eusten dioten alderdi guztien batasuna beharrezkoa dela azpimarratu du. Kontrako estrategia bat ere aurkeztu behar dela defendatu du.
Zigor Kodearen erreformaren inguruan, Uriartek adierazi du etorkizunean "edozein lege egiteko prozedura luzeak eta ahalik eta eduki koherente gehienarekin" egitea komeni litzatekeela.
Senatuak gaur onartuko ditu sedizioa indargabetzea eta dirua bidegabe erabiltzeko zigorrak murriztea. Horren harira, diputatuaren arabera "beti" dago norbaitek lege aldaketa batetik onurak lortzeko aukera, eta horregatik, berme guztiak jarri nahi dituzte egokitze horretatik inor onuradun atera ez dadin.
"Bai bakarrik da bai" legearen inguruan ere aritu da Uriarte. Bere arabera, berrikuspenetan zigorrak jaitsi egin dira "epaileek irakurketa okerra" egin dutelako. Zigorra jaitsi den kasu horietan, espero du legea ondo interpretatu izana eta egindako aldaketak egokiak izatea.