Itxi

Faktoria

Satevi

Oihane Zarate:"Biktimaren ingurukoek garrantzia handia dute, emakumeak indarkeriaren kontzientzia har dezan"

Ane Albisu | EITb Media

Satevi-n 17 urte daramatzate indarkeria matxistaren biktimekin lanean. 900.840.111 zenbakira deitzen dutenak zerbitzu presentzial egokira bideratzen dituzte, informatu eta erabaki dezaten salaketa ezarri ala ez. Salaketa jartzea ez da erraza eta lehen urratsa indarkeriaren kontzientzia izatea da.

  • Oihane Zarate

    Oihane Zarate

    17:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Indarkeria matxistaren biktimei arreta eta laguntza emateko zerbitzua da Satevi. Duela 17 urte sortu zuen Eusko Jaurlaritzak eta 24 orduz, urteko egun guztietan ematen dute telefono bidezko arreta, bertan lanean ari diren 9 profesionalek. Zerbitzuaren koordinatzailea da Oihane Zareta eta gaur "Faktoria" saioan euren lanaren berri eman digu. 

Esan digu, bereziki indarkeria psikologikoa denean zaila egiten dela biktimak jasaten ari den indarkeriaren kontzientzia izatea eta hori dela lehen urratsa salaketa jartzeko. Satevi-tik informazioa emateko zerbitzu presentziala eskeintzen diete, salatu ala ez emakumeak berak erabaki dezan. Biktimarengana iristeko, ingurukoek duten garrantzia ere azpimarratu digu, ingurukoek biktimak baino errazago ikusten dutelako egoera eta lortu dezaketelako biktima pairatzen ari den egoeraz ohartzea.