Faktoria
Epaile gazteak
"Genero epaitegiek gain karga plusa dute eta ez dira erakargarriak ibilbide luzeagoa duten epaileentzat"
OIhane Yustos | EITB Media
Ane Fadrique, Gorka de la Cuesta eta Ainhoa Quinto epaile gazteak dira eta emakumeen aurkako indarkeria auziak jorratzen dituzte, besteak beste.
-
Ane Fadrique, Gorka de la Cuesta eta Ainhoa Quinto epaile gazteak, Faktoria albistegian
29:10 min
Ane Fadrique, Gorka de la Cuesta eta Ainhoa Quinto epaileak dira. 30 urteren bueltan dabiltza hirurak, gazteak dira, beraz, baina badute eskarmentua lanean.
Irun, Tolosa eta Eibarko Lehen Instantziako epaileak dira eta beraien eskualdeetan izaten diren emakumeen aurkako indarperia kasuak euren bulegoetara iristen dira. 'Erantzunkizun maila handiko auziak dira eta gizartean alarma handia sortzen duten gaiak' direla onartu dute hirurek, Faktoria albistegian eskaini duten elkarrizketan. Gain-karga duten epaitegiak dira gainera, azken hilabeteetan (pandemia ondoren bereziki) asko handitu baitira ikusi dituzten emakumeen aurkako indarkeria kasuak. Horregatik agian, gainkarga eta ardura handiarengatik, genero epaitegiak ez dira erakargarrienak esperientzia luzea duten epaileentzat eta kasu askotan, epaile gazteak dira auzi hauek eramaten dituztenak.
Gazteak eta, Ane Fadrique eta Ainhoa Quintoren kasuan, emakumeak ere badira eta horrek sentiarazi die besteen begietara 'autoritate falta dutela'. Ane Fadriqueren hitzetan, 'legitimazio puntu bat behar dugunean, atxilotuen aurrean, gaztetasun horrek gure aurka jokatzen du eta horri gehitzen badiogu emakume garela, ahalegin plusa egin behar dugu.'. Bat egin du Ainhoa Quintok, 'aurreiritziak badaude, batzuetan ez dugu jasotzen merezi dugun errespetua'.
Epaile izateko erabakiaz, erabakiak hartzeko arduraz, emakumeen aurkako indarkeriaz eta euskarak epaitegietan duen lekuaz aritu gara luze, Faktoria albistegian.