Faktoria
Rodolfo Aresen heriotza
Jesus Egiguren, PSE: "Ares eta biok adiskidetu ginen une hura gogoan dut gaur"
Oihane Yustos | EITb Media
Jesus Egiguren eta Rodolfo Ares oso gertuko izan dira. Aresen heriotzaren egunean, Euskadi Irratian egin ditu adierazpenak Egigurenek.
-
Jesus Egiguren, Euskadiko sozialisten presidente ohia, Rodolfo Aresen heriotzari buruz aritu zaigu
3:17 min
Jesus Egigurenek eta Rodolfo Aresek elkarren ondoan egin dute ibilbide politikoa. Alderdian lehenengo eta Eusko Legebiltzarrean ondoren. Bake negoziazioetan elkarren ondoan aritu ziren PSEren ordezkari gisa. Oso estilo desberdinarekin, Jesus Egigurenek Euskadi Irratian onartu duenez, "bera gogorra eta mesfidatia zen, ni, biguna. Bera gaiztoa eta ni zintzoa" esan du, eta, horregatik, "askotan oso gaizki moldatzen" zirela onartu du.
Baina, harremana aldatu eta adiskidetu ziren, Egigurenek eta Aresek politika utzi zuten garaian. "Lagun egin ginen une hori gogoratzen" duela kontatu du Egiguren PSEk izan duen azken presidenteak, Euskadi Irratia.