Itxi

Faktoria

Ukraina

Anhelina Drozd: "Gogo handia dut etxekoak besarkatzeko. Baina ahizpa, ama eta hirurok hemen egotea da onena"

JOne Larrañaga | EITb Media

Familia gehienak daude sakabanatuta orain urtebetetik: Ruslan Latynskiyk, Aitor Ruiz de Angulok eta Anhelina Drozdek adierazi digute horrek eragiten duen mina. Familiak Kiev iparraldean zuen etxearen hondakinetatik kontatu du Anhelinaren aitak nola nahi duen hura berreraiki eta familia bertan batu.

  • Anhelina, irratiaren beste aldetik aita entzuten ari dela.

    Anhelina, irratiaren beste aldetik aita entzuten ari dela.

    13:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Etxea zuten lekuan hondakinak eta kiskalitako auto bat baino ez da geratzen. Anhelinarena zen logela hatzez seinalatu du haren aitak. Ez da ezer geratzen. Baina berreraiki egin nahi du, gerra amaitzen denean familia berriz ere han bertan batzeko. Orain sakabanatuta daude: Donostian ditu emaztea eta bi alabak. Alaba zaharrenak, Anhelinak, begiak bete-bete zituela entzun du aita irratiaren beste aldetik. Elkartzeko eta besarkatzeko gogoz bizi dira orain urtebetetik. Gerrak hautsitako familia baten errealitatea da. Halakoxea baita ere, Ruslan Latynskyrena. Baita Aitor Ruiz de Angulorena ere. Emaztea du ukrainiarra eta sei lagun ekarri zituen mugatik orain urtebete. Denak itzuli ziren Kievera egoerak hobera egin zuenean. Emaztearen gurasoak Euskal Herrira ekarriko ditu berriz ere. Estresari ezin eutsi bizi baitira Ukrainan.