Itxi

Faktoria

Alderdi Sozialista

Maria Luisa Garcia Gurrutxaga: "Honaino ekarri gaituzten hizkuntz kontsentsu berriak eraikitzeko unea da"

JOne Larrañaga | EITb Media

PSOEren ordezkari ari da Kongresuan, Odon Elorzak utzitako diputatu eserlekuan. Gobernuak agintaldia agortu egingo duela azpimarratu du eta uste du akordioak lortuko direla kideen artean 'soilik bai da bai' legearen erreformaren tramitazioan.

  • Maria Luisa Garcia Gurrutxaga, Kongresuko diputatu sozialista

    Maria Luisa Garcia Gurrutxaga, Kongresuko diputatu sozialista

    23:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hizkuntza poltika berrikusteko unea dela adierazi du "Faktoria"n Maria Luisa Garcia Gurrutxaga diputatu sozialistak. Odon Elorzak kongresuan utzitako aulkiaz jabetu eta hilabetera izan da gonbidatu Euskadi Irratiko goizeko albistegian. Hizkuntz eskakizunak auzitan jarri dituzten epaiez galdetuta, ukatu egin du jarrera deliberatua dagoenik administrazioaren jardunaren aurka. Baina uste du, 40 urteren ondoren, unea dela hizkuntza politikari buruzko akordio berria tajutzeko. "Honaino ekarri gaituzten hizkuntz kontsentsu berirak eraikitzeko unea da", esan du. Eta zehaztu du administraziotik baino gehiago gizartetik eta erabileratik etorri behar dutela aurrera urratsak.


Espainiako testuinguruan, berriz, azken asteotan Kongresuan 'soilik bai da bai' legearen harira izan den "ikuskizun penagarriaz" aritu da. Azaldu du  "gobernua ez dela egon eta ez dela egongo arriskuan". Zehaztu du, gainera, lege horren erreformaren tramitazioan adostasunak lortuko direla gobernukideen artean.