Faktoria
PP
Garrido: "Madril eta Andaluzian konprobatu dugu zergak jaitsita, ekonomia mugitu eta enplegua sortzen dela"
JOne Larrañaga | EITb Media
Euskadiko PPko idazkari nagusiak Jaurlaritzak onartu berri duen hezkuntza lege proiektuaren kontra egin du: "Nazionalismoaren menpean jarri da eta gazteen etorkizuna hipotekatu egin dute"
-
Laura Garrido, elkarrizketaren une batean
22:35 min
Laura Garrido PPren Euskadiko idazkari nagusiak zerga jaistearen aldeko defentsa egin du, maiatzaren lehenaren biharamunean "Faktoria"n egindako elkarrizketan. Sindikatuek egindako aldarrikapenei aurre eginez adierazi du Andaluzian eta Madrilen, zergak jeitsita ekonomia dinamizatzea lortu dela eta horrek enplegua sortu duela. "Hori egiaztatuta dago", esan du. Iritzi dio, gainera, Euskadi ez dela erakargarria inbertsioa erakartzeko eta hausnarketa egin beharko luketela hemengo erakundeek.
Oso kritiko agertu da baita ere, osasun kudeaketarekin. Azaldu du Euskal Autonomia Erkidegoa dela arlo horretan inbertsio haundiena egiten dituen erkidegoa eta, aldiz, emaitza hobeak dituztela beste hainbat erkidegotan. Hezkuntzan ere emaitzak ez direla onak izaten gogoratu du eta gogor egin du Eusko Jaurlaritzak onartu berri duen hezkuntza aurreproiektuaren kontra: "EH Bilduren atzean joan da Eusko Alderdi Jeltzalea. Hezkuntza nazionalsimoaren menpean jarri da eta gazteen etorkizuna hipotekatu egin dute", iritzi dio.