Faktoria
ERTZAINAK PROTESTAN
Ertzainak Indarbidez: “Sindikatuen eraginkortasuna hutsa zelako sortu ginen”
Mikel Yarza | EiTb Media
Ehunka ertzainek, 4.000tik gora antolatzaileen arabera, protesta egin dute Bilbon 12 urtez berritu gabeko lan hitzarmen justu bat aldarrikatzeko. Ertzainen aldarrikapenek sindikatuen bidez inpakturik ez zutelako antolatu dira haien kabuz, kide anonimo batek 'Faktoria'n azaldu duenez
-
Ertzainak Indarbidez mugimenduaren manifestazioa, Bilboko kaleetan.
7:43 min
Lan baldintza hobeen defentsan, ehunka ertzainek protesta egin zuten atzo Bilboko kaleetan, San Mamesetik Udal atarira. "Argi genuen hasieratik asindikala izan behar zuela", azaldu du Ertzainak Indarbidez izendaturiko mugimenduko kide anonimo batek Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan eta, adierazi duenez, atzoko ekitaldiak horregatik izan zuen "izugarrizko harrera".
Manifestazioan parte hartu zuten Ertzainen asmoa ez da "Tourra blokeatzea" ezta sindikatu moduan eratzea ere, "ez orain ez etorkizunean". Ordezkari sindikalen lana "beharrezko" dela iritzita zehaztu dute lehenik haiekin eseriko direla, proposamenak aurkeztu eta, ostera, lan baldintzen hobekuntza Segurtasun Sailarekin negoziatzeko.