Itxi

Faktoria

Lagunen defizita

Lagun gehiago dugu, baina adiskide gutxiago

Aritz AGirre | EITb Media

Zergatik dugu gero eta lagunmin gutxiago? Adiskide sarea mantentzeko zailtasunaz, lagun mota berriez eta lagunen garrantziaz hitz egin dugu Faktorian, El Paisen titular hau oinarri hartuta: "Adiskidetasunaren ekonomia. Zergatik gizonek gero eta lagun gutxiago dute?"

  • Lagunen galeraz, lagun sarea mantentzeaz, eta adiskidetasun berriez solastu gara Euskadi Irratian.

    Lagunen galeraz, lagun sarea mantentzeaz, eta adiskidetasun berriez solastu gara Euskadi Irratian.

    6:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gutxienez hiru lagunmin edo adiskide behar ditugu terapia prozesu batetik alta jasotzeko. Gero eta lagun gehiago, orduan eta lan gutxiago izaten dute terapeutek.  Baina murrizketa garaiak lagunen kopuruan eragin al du baita ere? Aske edo eroso sentitzen gara gure lagun sarean, kuadrilan? Eta nola aldatu da gure harremantzeko joera? Gizonen-emakumeen arteko adiskide harremana ezberdina da?

Edurne Izagirre sikologo sanitarioa eta terapeutarekin, eta José Pizarro EHU-ko eta Pompeu Fabra Unibertsitateetako sikologia sozialeko irakaslearekin solastu gara gaiaz.  Titularren itzalean ezkutatzen diren arima, historia eta testigantzak ekartzen dizkigu argitara Aritz Agirrek astero Euskadi Irratiko "Faktoria"n.