Itxi

Faktoria

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Estebanek uste du EAJk Euskadiko interesak "gaitasunez eta orekaz" defendatuko dituela Kongresuan

EITB MEDIA

Aitor Esteban Diputatuen Kongresurako EAJren Bizkaiko hautagaiak argi du uztailaren 23an emango den botoa ez dela momentuan agortuko, bertan erabakitzen denak datozen lau urteetan eragina izango duelakoan.

  • Aitor Esteban Euskadi Irratiko estudioetan. Argazkia: EAJ

    Aitor Esteban Euskadi Irratiko estudioetan. Argazkia: EAJ

    15:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hauteskunde orokorretarako kanpaina politikoa hasi berri dela, Aitor Esteban Diputatuen Kongresurako EAJren Bizkaiko hautagaiak argi du uztailaren 23an emango den botoa ez dela momentuan agortuko, bertan erabakitzen denak datozen lau urteetan eragina izango duelakoan.

Euskadi Irratian egindako elkarrizketan, Estebanek aitortu du mota honetako hauteskundeetan kanpaina egitea "zaila" dela berea bezalako alderdientzako. Hala ere, nabarmendu du hilaren 23an botoa ematerakoan jendeak pentsatu beharko lukeela datozen lau urteetan "euskaldunoi dagozkigun gai batzuk mahai-gainean egongo direla", industria, pentsioak, kontzertu ekonomikoa eta eskubide historikoak azpimarratuta, besteak beste.

Hori dela eta, hautagai jeltzaleak galdetu du ea nor egongo den Kongresuan sekretu ofizialen legea eztabaidara ateratzen edota euskararen zein hezkuntza ereduaren kontrako erasoen aurrean defendatzen, "gaitasunez eta orekaz". Horri erantzunez, Estebanek nabarmendu du EAJk eskaintzen duela aukera hori.