Itxi

Faktoria

ITXASO ATUTXA

Atutxa lurraldetasunaz: 'Espainolen kontua ere bada, konturatu behar dira estatu egitura deuseztatuta dagoela'

IMANOL DE LA VARGA | EITB MEDIA

Itxaso Atutxa, EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidenteak Euskadi Irratiko Faktorian adierazi du estatuak berreraikitze bat behar duela . Euskadi eta Kataluniako parlamentuan onespen zabala izango duen erantzun politiko baten beharraz mintzatu da.

  • ITXASO ATUTXA

    ITXASO ATUTXA

    24:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pedro Sanchezen inbestidurara begira Puigdemontek jarritako baldintzek elkarrizketa eta negoziaziorako bideak zabalik utzi dituztela uste du. Kataluniako presidente ohiaren jarrera aintzatetsi du, iritzita bere jarrerari eutsi diola.

Berretsi du jeltzaleek ez dutela inolaz ere Alderdi Popularra babestu, hauek EAJren eta autogobernuaren kontrako jarrera irmoa erakutsi dutelako. Zehaztu du, Alberto Nuñez Feijooren garaian ere izan direla etengabeko gutxiespenak.

Hala ere, Euskadiko eta Kataluniako alderdien arteko harremanerako aukeraz galdetuta, tarte handirik ez du ikusten; eta zentzu horretan, EH Bilduren jarrera gaitzetsi du. Historikoko ezker abertzaleak jeltzaleen kontra tematu direla uste du.

Euskal Autonomia Erkidegoko legebiltzarrerako hauteskundeez galdetuta, ez du pistarik eman jeltzaleen lehendakari gaia nor izango denaren inguruan.