Itxi

Faktoria

''Erroiz olioak'', Lantziego

Mikel Izagirre:"Oliba olioaren prezioak ez du behera egingo ekoizpena eta kontsumoa orekatzen ez diren arte"

Pilar Goya | EITb Media

Oliba olioaren prezioaz mintzatu gara, sokaren bi hari muturrei helduta: batetik, n "Erroiz olioak", Lantziegoko ustiaketan izan gara, Mikel Izagirre arduradunarekin; bestetik, saltzaileen ikuspuntua bildu dugu, Iñaki Etxeberria, EROSKIk Hurbilen duen saltokiko kudeatzailearekin.

  • Oliba olioa gero eta garestiago

    Oliba olioa gero eta garestiago

    13:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mikel Izagirre Erroiz Olioak enpresako arduradunak salatu du nekazariak ez duela orain gehiago kobratuko, oliba olioaren prezioa oso goitik dagoen arren, aurreko urtean bildutako uztaren prezioek markatzen dutelako.  "Orain espekulazioan ari dira baina egia da oliba olio gutxiago dagoela eta hori ordaindu behar dela. Prezioek ez dute behera egingo ekoizpena handitu eta kontsumoa orekatzen den arte".

Izagirren iritzian gero eta gehiago konsumitzen da oliba olioa eta gero eta kalitate hobeagoa eskatzen dute. Horregatik, "Euskal Herrian saiatu behar gara nahikoa olioa ortzen eta ekoizpena handitzen, bertan ere gero eta kontsumitzaile gehiago dagoelako".

Saltzaileen harira, EROSKIko Iñaki Etxeberriak adierazi du "Faktoria"n, gaur gaurkoz, ez dagoela hornidura arazorik eta iritzi dio, Mikel Izagirren bezala, prezioek goraka jarraituko dutela.  Erosleek ohiturak aldatu dituztela dio, zertxobait: "orain eskaintzak lehen baino gehiago baliatzen dira, hiru botila olio biren prezioan erostea, esate batera, ekilore olioa gehiago saltzen da..."