Faktoria
Adikzioak - Kalamua
"Orain 10 urte ez genuen ikusten, baina, orain, datozenen % 15 gurera datoz kalamuarekin arazoa izateagatik"
OIhane Yustos | EITb Media
Nerea Antia Eusko Jaurlaritzaren adikzio plana egin duen aditua, Cristina Illescas Nafarroako Gizakia Helburu elkarteko zuzendari ondokoa eta Tomax Vouilloz Gipuzkoako Gizakia Helburuko teknikaria izan dtugu kalamuarekiko adikzioaz hizketan.
-
Cristina Illescas eta Tomax Voulloz, Nafarroa eta Gipuzkoako Gizakia Helburuko ordezkariak, Faktoria
22:57 min
Eusko Jauralritzaren Osasun Sailak egin du ohartarazpena eta droga-adikzioak dituztenekin lan egiten duen Gizakia Helburu Fundazioak berretsi du: kalamuaren kontsumoa are gehiago normalizatu da eta horrek ondorioak dakartza.
Laguntza-terapiak eskatzen dituztenen artean, gehiengo zabala alkohol eta kokaina kontsumoengatik doa. Baina, gauzak aldatzen ari dira. Nafarroako Gizakia Helburu-ko zuzendari ondokoak, Cristina Illescas-ek, eman du datua "Faktoria" albistegian: 'ez dira gehiengoa baina, egia da azken urteetan gora egin dutela. Orain 10-15 urte ez genuen kasurik ikusten eta orain % 15 guregana dator kalamuaren arazoa izateagatik'. Hori da terapian daudenek esaten dutena baina, sakonago azterketa eginda, beste honetaz ere jabetu dira: edozein kontsumoarengatik hurbiltzen zaizkienen 'erdiak klamauarekiko menpekotasuna du.'
Normalizazioaren ondorioa da hori, Gipuzkoako Gizakia Helburun lan egiten duen Tomax Vouilloz-en hitzetan. "Arrisku pertzepzioa txikia du kalamuak baina, depresioa, antsietatea eta TDH-a moduko patologiek harreman estua dute kalamu kontsumoarekin", azpimarratu du. Gizonak eta 30-40 inguruko gizonak dira batez ere terapia eske joan zaizkienak Nafarroan eta jabetu dira, guraso asko kezkatuta daudela. Laguntza eske hurbildu zaizkie aita-amak. Gipuzkoako Gizakia Helburuko bulegoetan antzematen ari dira bai, handitu direla erabiltzaileak; geroz eta gehiago dira terapietan parte hartu nahi dutenak.
Adikzio plana
Prebentzioan lan egitea da erronka eta hori jasotzen du Eusko Jaurlaritzak osatu berri duen adikzio planak. Nerea Antia da planaren egileetako bat, legezko sustantzia dira oraindik gehien kontsumitzen direnak 'alkohola eta tabakoa'. Psikofarmakoen erabilera ere handitu da, "emakume helduen artean batez ere, 10etik 6". Gazteenen artean tabakoaren kontsumoa zerbait gutxitu den arren, alkoholaren kontsumoak 'handiegia izaten' jarraitzen du adingabeen artean. Legez kanpo dauden sustantzien artean, lehena kalamua da, 'Euskadin maila altuetan dago' esan du Faktorian Antia adituak eta 'oso normalizatuta dago, oso erraz lortzen da, arriskuaren pertzepzio soziala oso txikia da, jendeak ez du uste ondorioak izna ditzakeenik'. Normalizazio horri aurre egin nahi dio Eusko Jaurlaritzak adikzio planaren bitartez. Besteren artean, aisialdi eredua aldatzea eskatu dute bai Gizakia Helburuko ordezkariek baita ere Nerea Antia osasun sailaren ordezkariak.