Itxi

Faktoria

Ogasun eta ekonomia sailburua

Pedro Azpiazu: "Nik uste dut baietz, intentzionalidadea badagoela greba guztiak batera irteteko"

Pilar Goya | EITb Media

Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun sailburuak adierazi du Gobernua kezkatuta dagoela "egun batean bai eta bestean ere bai" grebak iragarrita daudelako eta iritzi dio denen artean hausnarketa sakona egin behar dela, ez dagoelako "hainbeste motibo greba egiteko".

  • Pedro Azpiazu, Faktorian.

    Pedro Azpiazu, Faktorian.

    19:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pedro Azpiazu kezkatuta mintzatu da erreskeran iragarrita dauden grebengatik. Greba egitek oeskubidea eta sindikatuak errespetatzen dituela adierazi du baina uste du euskal gizartean orohar, nahikoa ondo bizi dela eta ez dagoela hainbeste arrazoi greba egiteko. Azpiazuk uste du badela intentzionalidaderik sektore pulbikoari lotuta hainbeste greba deialdi batera egiteko,  "grebara iritsi baino arinago badirelako beste gauza batzuk egiteko".

Ogasun eta ekonomia sailburuak jakinarazi du bestalde, urriaren 9an elkartuko dela Kutxabank eta Euskadiko beste banketxeekin, bezeroei euren aurrezkiengatik ordain diezaieten eskatzeko: "Interes tipoak gorantz badoaz eta hendeak diru bankuan badu, normala da hori ere ordaintzea. Ikusiko dugu kapaz bagaren komentzitzeko". Azpiazuk argitu du "beste gauza batzutaz" ere hitz egingo dutela.

Euskal ogasunak lantzen ari diren zerga erreformari buruz galdetuta, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako batzar nagusien eskumena dela argitu nahi izan du ezer baino lehen baina bide batez gogoratu du, gai hau Euskadiko zergak koordinatzeko batzordean landuko dela eta hori izango dela eztabaida nagusia. Zehaztasunik eman gabe, ekitatea eta progresibotasuna aipatu ditu eta aldi berean, presio fiskalak ez ditzala enpresne inbertsioak uxatu.

Espainiako gobernuarekiko harremanei buruz bestalde, onartu du Europako funtsen harira izan dituztela tira-bira gehienak.   Eta zentzu honeta, gogoratu du Euskadiko erkidegoa,errepidetako tunelen segurtasuna hobetzeko Europatik bideratu diren funtsetatik kanpo gelditu dela. Garraio ministro espainiarrari egoera salatzeko igorritako gutunak ez duela oraindik erantzunik jaso argitu du, baina laister espero duela eta  erantzun ona gainera.