Itxi

Faktoria magazina

LURZAINDIAKO LEHENDAKARIA

Maryse Cachenaut: "Lurraren eskuratzea da oztoporik handiena laborantzan hasi nahi duten gazteentzat"

Ia hiru hamarkada dira Itxasuko Etxeberria etxaldean aita-amen segida hartu zuela. Ordutik herri mugimenduan ere ari da Cahenaut, borrokan engaiatuta. Azaldu du "Lurzaindiak amalurra zaindu eta merkatu espekulaziotik babestea" duela helburu, eta horretarako 500 hektarea erosiak dituztela jada.

  • Maryse Cachenaut, Lurzaindiako lehendakaria, Baionako EITBren egoitzan

    Maryse Cachenaut, Lurzaindiako lehendakaria, Baionako EITBren egoitzan

    19:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Bataz-beste 200 hektarea eraikuntzarako ematen dituzte urtero, laborantzaren kaltetan". Laborantzarako lurrak babestea da Lurzaindiaren, eta Maryse Cachenauten, helburu nagusia. Bidea ikasitakoaz, hautetsiekin dituzten harremanez, eta salgai diren zenbait sailetan egindako okupazioez aritu da, besteak beste, Maider Segurolak eta Jon Artanok egin dioten elkarrizketan.