Faktoria
Ludopatia
Unai Garma: "19 urterekin apustu dezente egiten nituen, zor asko neuzkan eta etxetik dirua lapurtzen nuen"
G.U. | EITb Media
Ludopata da Unai Garma eta A90º proiektua du martxan, bere lekukotzaren bidez gazteei laguntzeko eta prebentzio lanean jarduteko.
-
Unai Garma
14:03 min
Unai Garmak 26 urte ditu, eta ludopatiarne kontrako gizarte borrokan dihardu. 19 urterekin apustu asko egiten zituen. Euro bateko apustuak egiten zituen hasieran, eta, ondoren, diru gehiagorekin jokatzen hasi zen. Kirol apustuak ziren hasieran, eta erruletan ere hasi zen gero. Gurasoek emandako dirua erabiltzen zuen. Ondoren, lagunei dirua eskatzen hasi zen, baita lagunen diruarekin jokatzen ere. Zorrak zituen lagunekin, eta familiakoei ere dirua lapurtzen zien. Ohartzen zen arazo bat zeukala, baina ez zuen uste hain larria zenik. Azkenean, gurasoek esku hartu behar izan zuten.
Gaur egun, Ekintza Aluviz elkartean talde-terapiak dinamizatzen ditu eta A90º izeneko proiektua du martxan. Hitzaldiak ematen ditu, beste kide batzuekin batera, eta, bere lekukotza emateaz gain, prebentzio lanetan jartzen dute indarra, gazteei laguntzeko. "Faktoria"n utzi digu bere testigantza.