Itxi

Faktoria

Gernikan zentsura mozioa?

Bilbao, (EH Bildu): "Gernikan EAJrekin akordioa itxita dago. Gu, alkate, eta Gobernua partekatuko genuke"

Oihane Yustos | EITB Media

Gernikako EH Bilduk orain arte esandakoari eusten dio: Gernikan Jose Mari Gorroño alkatearen aurka zentsura mozioa aurkezteko akordioa itxita dute EAJko zinegotziekin.

  • Jose Ramon Bilbao, Buli, Gernikako EHBILDUko zerrenda burua

    Jose Ramon Bilbao, Buli, Gernikako EHBILDUko zerrenda burua

    4:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Adsotutakoa lehen bait lehen izenpetu eta Gernikan zentsura mozioa aurkeztu nahi luke EH Bilduk. Jose Ramon Bilbao ezker abertzaleko ordezkariak "Faktoria"n berretsi akordioa erabat itxita dagoela. "Gure aldetik itxita dago, Gernikatik Gernikarako esparruan' adostu dutela eta "bere horretan komarik aldatu gabe sinatzeko moduan gaude". Adostutakoaren arabera, "alkatetza EH Bildurentat litzake eta udal gobernua EAJrekin partekatuko dute". Bilbaok argitu duenez, kargu banaketa eta desadostasunak lantzeko prozesua ere' adostu dute. Gaur bertan, astelehen arratsaldean berriz elkartzekotan dira EH Bildu eta EAJko Gernikako ordezkariak eta batzar horretatik atera liteke noiz aurkeztuko duten zentsura mozia.

Hala ere, Itxaso Atutxak, Euskadi Buru Batzarreko presidenteak, asteburuan esan du ez dagoela ezer itxita. Jarrera horri buruz galdetuta, EHBILDUren ordezkariak erantzun du 'adierazpenak nork eta nondik egiten dituen' zerikusiak duela baina, berriz esan du Gernikako jeltzaleekin harremanak 'leunak eta emankorrak izan direla.