Itxi

Faktoria

Hondartzako aulkiak

Iñigo Puras: "Aulkiaren erosotasuna probatu ondoren, lurrera itzultzea oso gogorra da"

Ane Albisu | EITb Media

Askotan kanpoan egindakoak direla pentsa genezakeen arren, aisialdirako aulkigintzan indartsu gabiltza Euskal Herrian eta Berako Alco enpresakoak ezagutu ditugu gaur. Urtean bataz beste 800.000 aulki egiten dituzte.

  • Berako Alco enpresan Iñigo Puras gerentearekin

    Berako Alco enpresan Iñigo Puras gerentearekin

    20:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Berako ALCO enpresan izan da "Faktoria", uda giroko aulki eta besaulkiak ezagutu eta probatzen. Iñigo Puras gerentearekin solasean, enpresaren ezaugarriak, aulkien berritasunak eta merkatuaren egoera aztertu ditugu. Beti-betiko marra urdindun aulkiak duen arrakastaz aritu zaigu, ausardiaz egin eta oso ondo saltzen ari den teniseko piloten kolorekoa erakutsi digu, gazteek ere hondartzara aulkia hartuta joateko ohitura zabaltzen ari dela kontatu digu, erosoagoa delako lurrean egotea baino.