Faktoria
Aitziber Berrueta
"Ez dut erakundeak orain niregana hurbiltzea behar. Behar dudana da aita biktima gisa errekonozitzea"
Oihane Yustos | EITb Media
Aitziber Berrueta, martxoaren 13an Iruñean polizia nazional batek hil zuen Angel Berruetaren alaba, "Faktoria" albistegian.
-
Aitziber Berrueta, Angel Berruetaren alaba, Faktoria albistegian
8:30 min
20 urte bete dira aurten baina, Berrueta familiarentzat beste urtemuga bat baino ez da. 'Zoriontsu izan gabe, ahal moduan' bizitzen ikasi dutelako aita eta senarra, Angel Berrueta Iruñeko bere okindegian hil zutenetik. 2004ko martxoaren 13 zen. Madrilgo martxoaren 11ko atentatuen ondoren egoera oso nahasia zen eta Espainiako gobernuak eutsi zio eraso larri horren atzean ETA zegoela zioen tesiari. Angel Berrueta okinak atentatuan hildako biktimen alde xingola beltza jarri zuen okindegian, ateak ere itxi zituen egun batez baina, ez zituen sinistu Jose Maria Aznarren gobernuaren teoriak. Bizilagu bat, Maria Pilar Rubio dendara joan eta 'ETA EZ' zioen kartela jartzeko eskatu zion. Angel Berruetak ezetz erantzun zion. Sututa itzuli zen Rubio auzotarra etxera eta handik minutu gutxira senar eta semea jetsi ziren okindegira. Semeak labandakaz eraso zion okinari, aitak Valeriano de la Peña Polizia Nazionalak 4 tiro bota zizkion. Han bertan hil zen Angel Berrueta.
'Hil zuten eta horrez gain gezurrak mina areagotzen' duela kontatu du Faktoria albistegian Aitziber Berrueta alabak. 'Orduko gobernu Espainiarrak min handia egin zuen ETA izan zela martxoaren 11ko atentatuen egilea'. Ez dute erakunde publikoen gertutasuna sentitu baina, orain ez dute behar: '20 urte izan dituzte hurbiltzeko, berandu da. Ez du behar inor ezer esatea hurbiltzea. Behar dudan gauza bakarra aita biktima gisa errekonozitzea da'.