Itxi

Faktoria

Errealitate birtuala terapian

Errealitate birtuala tratu txarren biktimen gorputzean jartzeko zein errehabilitazioko erraminta gisa

Nagore Telleria Eizagirre | EITB Media

Gorlizko ospitalean pantailako abatarren bidez egin du Aitziberrek saioa fisioterapeutarekin. Bilboko Stay Bigel enpresakoek berriz gazteak betaurrekoak jantzi eta errefuxiatu eremu batera eraman dituzte. Arrazakeriaren kontra edo matxismoaz jabetzeko erabiltzen dute teknologia sensibilizazioan.

  • Aitziber Gorlizko ospitalean errehabilitazio saioan

    Aitziber Gorlizko ospitalean errehabilitazio saioan

    29:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Googaz kanpainan iaz Bizkaiko bederatziheun gaztek hartu zuten parte. Herri herri egin zituzten saioetan egoera gordinak bizitzen jarri zituzten enpatia sortzeko. Jone Otazua Lidergotza eta Ekintzailetzako ikasleak jantzi ditu betaurrekoak eta tratu txar emailea aurrean izanda nola sentitu den kontatu digu. Garazi Uriartek, Irati Arejitak eta Iñigo Iturriozek kontatu digute beraiek Stay Bigelen nola baliatzen duten errealitate birtuala eta areagotua sensibilizaziorako. Enpatia sortzeko lanabes eraginkorra dela diote. Bapatean gerra piztu eta etxetik ihes egin behar duenaren lekuan jarri eta derrepente errefuxiatu eremu batean daudela sentituta, gazte askok negar egin dutela kontatu digute.

Gorlizko ospitalean berriz, urtarrilean hasi ziren errealitate birtuala errehabilitazioan erabiltzen. Aitziber denbora luzez egon zen zainketa intentsiboen unitatean bi biriketako neumoniarekin. Hiru aste koman egin zituen eta dena ikasi behar izan zuen berriz. Oreka eta indar ariketak jolasaren bidez egitean asko motibatzen dela kontatu digu. Saioa Olivares da Gorlizko ospitalean errehabilitazio zerbitzuen begiralea. Errealitate birtualaren eraginkortasuna frogatuta dagoela dio. Ariketak egitean askoz errepikapen gehiago egiten direla dio eta ariketak denbora gehiagoz egitea ere badakarrela dio.