Faktoria
TAFALLATIK EUSKAL HERRIRA
Jose Mari Esparza Zabalegi: "Libururik eta kulturarik gabe oso zaila da askatasuna lortzea"
Jon Artano Izeta
Mundu guztiko dozenaka liburutegi eta bilduma pribatu arakatzen aritu dira, hainbat urtez, Jose Mari Esparza tafallarra eta Ramon Oleaga bilbotarra. 8000 lan ingurutik 300 pasatxo hautatu dituzte eta 'Imago Vasconiae' sortu dute, Euskal Herriko lehen atlas kartografikoa.
-
Jose Mari Esparza, Tafallako Foru Plazan, irribarretsu
23:45 min
1500 liburu inguru argitaratu ditu Txalapartak sorreratik, azkena atera duten Imago vasconiaek ordea, ez du parekorik. Urte askotako lanaren emaitza da luxuzko liburua eta "harro" dago Esparza, "ezberdinen ateko elkarlanari esker" atera baita lana.
Gaztetxotan hasi zen lanean herriko fundizioan... "han ikasi nue testugintzan; frankismoa salatzeko panfletoak eginaz! 20 urtez aritu eta gero nigarrez atera nintzen fabrikatik, baina Txalapartan mundu berri bat deskubritu nuen: liburuena". Altafaylla Kultur elkartearen eta Txalaparta argitaletxearen sortzaile eta gidari izan da hiru hamarkadatan Esparza. "Euskal Herriari zerbitzu polita eman diogula uste dut; libururik eta kulturarik gabe oso zaila baita beste mota bateko askatasunak lortzea"
Gaixorik dago gizona, nahiz itxura airosoa eta hizketako txispa ez dituen galdu. Gizona ekintzailea da, ekintzailerik bada, eta ez da zesuma egotekoa; "hurrengo liburua ere ari naiz tajutzen, Zumalakarregiri buruzkoa. Kartografiaz gain horixe baita nire beste obesioa: Tomas Zumalarregi Imatz".