Itxi

Faktoria

XIIIgarren legealdia

Eusko Legebiltzarkide berriak, ilusioz, arduraz eta konpromisoz

Pilar Goya | EITb Media

EAJko Markel Aranburu, EH Bilduko Josu Aztiria eta PSEko Patricia Campelo, legebiltzarkide berriak elkartu ditugu "Faktoria"n, lehen aldiz Gasteizko ganberan bere eserlekuren jabe egin aurretik.

  • EH Bilduko Josu Aztiria, EAJko Markel Aranburu eta PSEko Patricia Campelo Eusko Legebiltzarrean.

    EH Bilduko Josu Aztiria, EAJko Markel Aranburu eta PSEko Patricia Campelo Eusko Legebiltzarrean.

    9:52 min
imagen player
imagen player
imagen player

Legebiltzarkide izatearen ohoreaz, herritarrekiko konpromisoaz eta lan berriak sortzen dien arduraz mintzatu dira estrainekoz Gasteizko ganberan izango diren hiru legebiltzarkide hauek Iñaki Guridirekin "Faktoria"n. Eusko Legebiltzarrean berriak izanagatik badute politikagintzan eskarmentua: EAJko Markel Aranburu Gipuzkoako Batzar Nagusietako kide izan zen 2 urtez,  EH Bilduko Josu Azitiria zinegotzi da Zumarragan, 2019tik hona eta Patricia Campelo sozialista Bizkaiko Foru Aldundiko berdintasuneko zuzendari nagusi da azken bost urtean.

Aholkurik jaso duten galdetuta, PSEko Patricia Campelok adierazi du beste parlamentarioen jarduna entzutearen garrantziaz ohartarazi diotela bere taldeko "zaharrek", taldekide zein beste taldetakoak. Bestalde, Markel Aranburu jeltzaleak gaztetasuna azpimarratu du gaur osatuko den Legebiltzarraren ezaugarri nagusi gisa; eta datozen lau urtetako lanari begira, jorratzeko ildo nagusi jo ditu EH Bilduko Josu Azitiriak burujabetza eta politika berdintzaileak.