Itxi

Faktoria

Bihotz Gaixotasunak

Aloña Erauskin: "24 orduko bizi itxaropena eman zidaten, eta 24 urte bete berri ditut"

Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media

Jaio zenetik bihotzeko arazo larriekin bizi da Aloña Erauskin, eta bizi itxaropen oso txikia eman zioten arren, ia mende laurdenera iritsi da. Bidean, Gizarte Hezitzailea izatea lortu du, eta kazetaritza arra kentzeko, gaur egun, "Aloeder" podakasta gidatzen du.

  • Aloña Erauskin, "Aloeder" Podkastaren gidaria

    Aloña Erauskin, "Aloeder" Podkastaren gidaria

    23:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aloña Erauskinen bizitzak hasiera hasieratik izan du ezustekotik, baina, parean jarri zaion oztopo bakoitzari aurre eginez, irribar zabal batekin hartzen du bizitzako erronka bakoitza. Lan horretan, bere ama betiko bidelaguna izan duela aitortu digu, eta mugak gizartearenak onartu beharrean, bere gaixotasunak soilik jartzen dizkionak onartzen ikasi du. Gizarte Hezitzailea da ikasketaz, lanean ere jardun du, eta bere kardipatiak egunerokotasun laborala mantentzea eragotzi dionetik, buru osasuna eta komunikazioa uztatze dituen proiketuan dago sartua buru belarri. Hortik jasio da "Aloeder" podkasta, eta pertsonaia ezagunak elkarrizketatzen ditu saio bakoitzean.

Bestalde, aurreratu digu, datorren irailerako bere bizitzan eta bizipenetan oinarritutako liburua ere prestatzen ari dela; "Bizi, bihotzak eztanda egin arte" izenburua duen lana Durangoko Azokan aurkeztea da asmoa.