Faktoria
Datu azteketak osasungintzan
Ane Fullaondo: "Pazienteen datuak analizatuta, osasun sistema hobeago bat lortzea da gure helburua"
EITB Media
Biosistemak Institutuko zuzendaria da Ane Fullaondo. Urteak eman ditu sekuentziazio masiboaren ikerketan CiC Biogunen eta gaur egun, osasun datuen analisiak egiten dituzte; ondoren, Osakidetza eta Osasun sailari gomendioak helarazteko.
-
Ane Fullaondo, Biosistemak Institutuko Zuzendaria
20:47 min
Osasungintzaren digitalizazioaren garapen honetan datu asko biltzeko gai da osasun sistema, eta horiekin sistema bera hobetzeko helburuarekin sortu da Biosistemak Institutua. Hango zuzendaria da Ane Fullaondo. Biologo, farmazialari, ingeniari, psikologo, informatikari, matematikari, soziologo, kazetariz osatutako taldean, pazienteen datua analizatu eta ondorioekin Osasun Sailari gomendioak ematen dizkiete.