Faktoria
GIZARTEA ETA KIROLA
Olaia Eizagirre, ikerlaria: "Pena eta amorrua sortzen didate emakumeek kirola egiteko dituzten zailtasunek"
Jon Artano Izeta | EITB Media
Jarduera Fisikoa eta Kirolean doktore-tesia egiten ari da Eizagirre. Gipuzkoako emakume gazteen kirol ohiturak ikertu ditu, eta jabetu da andre gazteen laurdenak ez duela nahikoa ariketa fisikorik egiten.
-
Olaia Eizagirre
19:56 min
Areto futbolean aritzen zen gaztetxotan eta palaz aritzen da gaur egun Olaia Eizagirre ikerlaria. "Mendira ere joaten naiz eta korrika ere egiten dut. Pribilegiatua naiz, izan ere emakume askok traumak dituzte umetan eskolan, heziketa fisikoan, edo eskolatik kanpo kirolean izandako esperientzia txarrengatik", esan digu. 526 emakumeri egindako galdetegiko datuak aztertzeaz gain kirolarekiko iritzi eta emozioez aritzeko eztabaida taldeak ere antolatu ditu, eta horietan bildutakoak azaldu ditu Faktorian.