Itxi

Faktoria

EAJ

Joseba Diez Antxutegi: "Nik ez nioke inolako arazorik ikusiko Ortuzarrek jarraitzeari"

EAJren Legebiltzarreko bozeramaileak azpimarratu du barne prozesuan proiektu politikoa definitu eta indartzea izango dela lehen urratsa, alderdiaren antolaketa berritzea bigarrena eta azkena, buruzagiak, berriak ala ez, aukeratzea. Gogorari buruz bestalde, gezurra esatea leporatu dio EH Bilduri.

  • Joseba Diez Antxustegi

    Joseba Diez Antxustegi

    27:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Datozen sei hilabeteetan EAJren baitan emango den eraberritzeaz galdetuta, EAJ alderdikideek nahi dutena izango dela esan du Joseba Diaz Antxustegik. Bereziki garrantzitsuak landuko dituzten dokumentuak ildo politikoak finkatzeko eta barne antolaketa modernizatzeko egingo duten ahalegina. Horren ondoren etorriko da EAJren Legebiltzarreko bozeramaileak esan duenez, karguak berritzea ala ez: "Aldatzea erabakitzen bada aldatuko da,baina ez aldatze hutsagatik eta egiten bada, bermeekin egingo da badagoelako jendea eskarmentu nahikoarekin, prestatuta daudenak eta Euskadirekin konpromisoa dutenak".

Argitu du bera ez dela Arabako Buru Batzarreko presidentetzarako lehian izango, "erantzukizun berriak ditut eta ez dut nire buruan hor ikusten". Eta Andoni Ortuzarri buruz galdetuta esan du berak "ez liokeela arazorik ikusiko Ortuzarrek jarraitzeari. Berarekin lortu dituela EAJ-k emaitzarik onenak eta irabazia duela eskubidea jarraitu nahi duen ala ez erabakitzeko".

Estatus politiko berriari buruz, Diaz Antxustegik defendatu du Madrilen onespena lortuko duen testua osatzea: "Ez ginateke oso azkarrak izango Sanchezen alderdiaren babesik gabe eskatuko bagenio inbestiduraren gehiengoari estatus politiko berriaren alde egitea. Politagoa izan daiteke EH Bildurekin akordioa lortzea baina nik galdetzen dion Otegiri,  gero  jasoko genuke han PSOEren botoa? Lortu behar dugu zerbait ona eta batez ere aurrera egingo duena".

 Gogora, memoriaren institutoaren kontura sortu den polemikari buruz bestalde, EH Bilduri gezurra esatealeporatu dio: "EH Bilduk aukera izan zuen erabakitzeko guk botoa  Pilar Garaialderi ematea. Eta ez zuen egin. Gero atera zen esatera EAJk eta PSEk Gogoratik kanpo utzi genituela Estatuaren bortizkeriaren biktimak. Hori gezurra da".