Gertukoak
Aurtengo uzta, bilduta
Mahatsa bildu ondoren dena prest, aurtengo txakolina egiteko
EUSKADI IRRATIA | ASIER ODRIOZOLA
Produktoreak gustura daude jasotako mahatsarekin eta agindu dute aurten ere kalitate haundiko txakoliña aterako dutela merkatura.
-
3:45 min
Getariko jatorri izendapena duten txakolindegi guztiek jaso dute dagoeneko aurtengo uztak eman dien mahatsa eta hemendik aurrera lan teknikoari helduko diote. Joan dira urduritasun egunak, eguraldiaren mende egotekoak. Behar zuten eguzki egunak baliatu dituzte mahatsa gozatzeko eta zeruari begiratu asko bota ondoren, orain neurriak eta esku ona izango dira garrantzitsu.
Uzta jasotzearen erritualari buruz produktoreek argitu dute sasoi batean etxekoek eta auzokoek egiten zutela lan elkarrekin baina gaur egun profesionaltasuna gailendu dela eta bilketa ez dela egiten jendeak ahal duenean baizik eta mahatsa puntu puntuan dagoenean. Hor kokatu dute eurek azken hamarkadatan txakolinak egin duen kalitate gorakada. Ildo hori izango dute erreferentzia aurrerantzean ere.