Itxi

Gertukoak

Renfe eta Euskotren

Gipuzkoan 60 trenbide-pasagune daude gaur egun

EUSKADI IRRATIA | DAVID BERAMENDI

Puntu beltz hauek kentzeko dagoen premia azaleratu du Legazpiko neska gazte baten heriotzak.

  • Legazpi trenbidea

    3:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur egun, 60 trenbide-pasagune edota pasonibel daude Gipuzkoan: 41, Euskotrenen, eta beste 20 bat, Renfen. Euskotrenek duela gutxi kendu du Irun-Coloneko pasagunea eta, hemendik gutxira, beste horrenbeste egingo du Zarautzekoarekin. Hurrengoa Usurbilgo pasonibela izango da. Bere aldetik, Adifek hobekuntzak iragarri ditu Lezo-Errenteria, Martutene, Urnieta, Andoain, Anoeta, Tolosa eta Ordizian.

Legazpiko pasagunea ere kenduko omen dute. Bertan, pasa den abenduan, 18 urteko neska bat hil zen trenbidea gurutzatzerakoan. Legazpin, orain arte, ez zegoen lurazpiko pasabiderik, ez eta igogailurik ere, trenbidea zeharkatzeko.