Gertukoak
GASTEIZKO GAZTETXEA
30 urte beteteko ditu aurten Gasteizko Alde Zaharrean dagoen gaztetxeak
Euskadi Irratia | Aitor Perez Bueno
Udalak, momentuz, ez du bere etorkizuna zalantzan jartzen eta pozik daude Gaztetxeko asanbladako kideak, hiritarren babesa hurbil sentitzen baitute.
-
Gasteizko gaztetxea
3:34 min
Gasteizen, aurten 30 urte beteko ditu hiriko gaztetxeak. Hiru hamarkada luzez autogestioan oinarritutako proiektu honek aurrera egin du. Beste hiri eta herri batzuetan, gaztetxeak hustu dituzten bitartean, Gasteizkoa oso errotuta dago. Udalak momentuz ez du bere etorkizuna zalantzan jartzen, eta pozik daude Gaztetxeko asanbladako kideak, hiritarren babesa hurbil sentitzen baitute.