Itxi

Gertukoak

Ibilaldi osasuntsuak

Tolosa, adineko pertsonen zainketan buru-belarri

EUSKADI IRRATIA | DAVID BERAMENDI

Herriko elkarte eta ikastetxeetako gazteen inplikazioari esker, ia 200 pertsonek parte hartzen dute astero 'Tolosa Mugi' adineko pertsonentzako ibilaldi osasuntsuetan.

  • Adinekoak

    3:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gipuzkoan, Osakidetza eta lurraldeko udalen arteko elkarlanari esker, gero eta gehiago dira pertsona nagusientzako 'ibilaldi osasuntsuak' antolatzen dituzten udalerriak. Helburua? Erretiroa hartu duten pertsonek kirola egitea, baina bereziki, hauxe: beraien etxeetatik atera eta lagun berriak egin ditzatela. Izan ere, gero eta gehiago dira bakarrik bizi diren aiton-amonak.

Ildo honetan, aipatzeko da Tolosaren kasua: bertan, ia 200 pertsona elkartzen dira astero. Berezitasuna? Bada, Tolosan, elkarte eta ikastetxeetako ikasleak daudela ekimen honetan inplikatuta.