Gertukoak
Life Vertalim
Elikagai enpresa txikien kutsadura eta isuriak murrizteko programa
Euskadi Irratia / Olatz Arriola-Bengoa Ortega
Berriatuako lau kontserba enpresak parte hartzen dute proiektuan. Isuriak hiri saneamenduaren baitan integratzea da helburua, itsasoratu baino lehen hiri araztegian azken tratamendua emateko.
-
Life vertalim
3:40 min
Bilbo-Bizkaia Ur Partzuergoa, AZTI eta CEIT enpresa teconologikoak bat hartuta, elikagai enpresa txikien kutsadura txikitzeko helburuz lanean ari dira. Berriatuako lau kontserba enpresetan ari dira proiektua garatzen: Aguirreoa, Guenaga, Hermanos Martinez-Idoate eta Marino Martinez de Luco, MarMar.
Enpresa txikiek haien tamainagatik hain zuzen, ez dute gaitasunik araztegi handien bidez haien urak garbitzeko. Life Vertalim proiektuarekin, hiri saneamnduaren baitan integratuko dira.
Enpresek araztegi txiki bat jarri dute dagoeneko haien lantegietan, eta orain konexioa egitea falta da. Berrikuntza nagusiena denbora errealean Ondarroako araztegi urbanora datuak bidaliko dituen sentsoreen instalakuntza izango da. Datorrenari aurreratzea da erronka, urak zer dakarren jakinda, hari zein tratamendu eman erabakitzea errazagoa delako.
Proiektua, 2019an amaituko da, Europar Batasuneko Life programaren baitan dago, eta emaitza onak izatekotan, tankerako arazoak izan ditzaketen beste herrialde batzuetako enpresetara zabaldu ahal izango da.