Itxi

Gertukoak

INGURUMENA ZAINTZEKO

'Tantaka' kanpainak plastiko hondakinak murrizteko helburua du

AITOR PEREZ BUENO

Arabako Foru Aldundiak taberna eta jatetxeei eskatu die, bezeroei iturriko ura eskain diezaietela. Egitasmo horrek plastikozko botiletan datorren ur mineral gutxiago kontsumitzea du xede.

  • Tantaka

    3:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jatetxe eta tabernetan iturriko ura edan dadila. Hori da Arabako Foru Aldundiak martxan jarri duen kanpainiaren helburua. 'Tantaka' lelopean, plastiko hondakinak murrizteko egitasmoa da.

Bada, ostalariek bezeroei ura eskaintzen dietenean, zuzenean iturriko ura eskain dezatela bilatzen du kanpainiak. Araban urtean 20.000 tona plastiko hondakin sortzen dira eta kopuru hori % 1 jeistea da helburuetako bat.